Labayru Gaur

0

Joan dan otsailaren 16an Maruri-Jatabeko baserriak izeneko lana aurkeztu dogu herriko kulturetxean. Aretoa bete bete egin da, herritarren interesaren erakusgarri.

Aurkezpenean Erlantz Urresti alkateak, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak eta Ziortza Artabe Labayruko teknikariak parte hartu dabe.  Horrez ganera, Taket bertso eskolako bertsolariek jantzi dabe ekitaldia, Erraturie txalaparta-taldekoakaz batera. Ekitaldia amaitzeko talo-jana eskaini jake bertaratutako guztiei.

Liburu horretan herriko baserrien katalogoa egin dugu, iaz egin zan bideoaren osagarri. Guztira 90 baserri zerrendatu dira, 1900. urtea baino lehenagokoak. Bakotxari buruz argazkia eta fitxa datoz liburuan. Fitxa horretan hainbat datu emoten dira: izen arautua, historikoki izan dituen izen ezbardinak edo aldaerak, ahoz zelan esaten jakon, eta baserriaren bereizgarri edo jakingarri nagusiak.

Era honetako lanak beharrezkoak dira gure baserriak gure izana, gure izaera adierazten dauelako, eta ez dogulako galdu gura. Ondarearen barruan, alde batetik, arkitektonikoa dago, baserriek eraikin modura daukien balioa; baina bestetik, ondare ez materiala dago, ukitzen ez dana, belaunaldi batetik bestera doana, eta hona ekarri gaituena. Baserriak familia bizitzeko eraikiak dira, eta familia horren bizimoldera egokitzen dira.

Tipologiari jagokonez, historian zehar bilakaera ikusi dogu. Maruri-Jatabeko baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, eta egurrak eusten deutsiela esan daiteke. XVII-XVIII. mendeetakoetan, ostera, harria da nagusi. Badira moldeotan sartzen ez direnak be.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.