Miguel Zugaza Labayruko laguntzailea da eta Arte Ederren Museoko zuzendaria. Hitzaldia egin dau gizartearen garrantziaz kulturea sortzen eta zabaltzen, Labayru abiapuntutzat hartuta.
Miguel Zugazak etxean umetatik bizi izan dau Labayruren sorrerea, garai bereko beste hainbat erakunderen sorrereagaz batera. Oroipenek ume eta gazte sasoira eroaten dabe, orduko kultura-giro bizi-bizira, eta sortzaile handi-handiengana.
Hortik abiatuta, diktaduraren amaieran kultura bultzatzen eta indartzen ebilzanen erreferenteak ekarri ditu gogora, euren irakatsiak gogoratuz: “ulertzea kulturan eta kultureagaz behar egitea, lanbidea baino gehiago, bokazinoa dala; ulertzea kulturako adarrak enbor bakar batekoak dirala; liburuaren kultureari emoten eutsien garrantziaren alde egitea; eta, euskal kulturaren enborraren sustraiak ezagutzea”.
Gaur egun kultura profesionalizauta eta instituzionalizauta badago be, sortzaile, eragile eta babesleen garrantzia azpimarratu dau, kulturaren ardurea danona dalako: “filantropiaren balioa azpimarratzea gizarteari gogoratzeko kulturea, eskubidea ezeze, gizartearen ardurea dala”. “Gaur eguneko munduan kultureak barriro be aurkitu behar dau zein dan bere zeregina garapenaren eta gizarte-aldaketaren alde egiteko”.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.