Zinebi festibalean egin da Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentalaren estreinaldia azaroaren 17an Bilbon. Ekitaldian Mikel Zarateren senide, lagun, ikasle-ikaskide asko batu ziran ekitaldira, bideoa ikusteko gogoz,
Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusiak, Josi Sierra dokumentalaren egileak, Lontzo Zugazaga Mikelen lagunak eta Benito Ansola Mikelen lagun eta zine-gizon handiak egin ebezan aurkezpenak.
Hasieran Angel Mari Unzueta gogoratu zan bideo labur baten bitartez, ekitaldira joatekoa zan eta.
Dokumental hau Josi Sierrak aspaldian hasitako proiektuaren emaitza da. Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziranean, haren figura gogoratzea eta gaurkotzea beharrezko ikusita, haren inguruko hainbat laguneri grabazinoak egiten hasi zan. Lekukotasun horreekaz ondu dau ordu eta laureneko dokumentala, Mikel nor izan zan hainbat alderditatik erakusteko: persona moduan, abade lez, irakasle, lagun, euskalzale…
Ekitaldi polita izan zan hainbeste lagun bertaratuta, benetan hunkigarria.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.