Labayru Gaur

0

Euskaltzaindiak Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatzea erabagi dau otsaileko azkenengo barikuan Donostian egindako batzarrean. Xabier Kintana emeritu izendatzean geratu zan lekua beteko dau Miren Agurrek. Zorionak!

Miren Agurrek (Lekeitio, 1962) irakaslerako ikasketak egin eta gero, Euskal Filologian lizentziatu zan Deustuko Unibersidadean. Irakasle eta argitaletxe baten editore jardun izan dau, baina batez be idazlea da. Hainbat libururen egilea da, prosaz eta poesiaz. Horrez gainera gazte eta umeentzako narrazinoak be egin ditu, eta bestelako kolaborazinoak han eta hemen.

Literaturako ibilbide horretan sari garrantzitsuak hartu izan ditu, azkenengoa iaz Espainiako Poesia Saria, Nola gorde errautsa kolkoan lanagaitik. Kiritikaren saria irabazi eban 2001ean Azalaren kodea eta 2011n Bitsa eskuetan poema liburuakaz. Eta Euskadi saria Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) nobelei esker. 

Bizkaiko Foru Aldundiak 2007an Lauaxeta Saria emon eutsan, eta 2021ean Bilboko Udalak Bilboko Ospestsu izentau eban.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.