Miren Agur Meabek euskaltzain oso gisa sarrera-hitzaldia egin dau Lekeition apirilaren 22an. Ekitaldi instituzionala, akademikoa eta herrikoia izan da, dana aldi berean. Euskaltzaindiko kideakaz batera egon dira Jaurlaritzako, Aldundiko eta herriko agintariak, lagunak, herritarrak eta abar.
Hitzaldian bere literatur sorkuntzan itsasoak hartzen dituan hainbat ikuspegi garandu ditu. Erantzuna Castillo Suarez idazleak emon deutso.
Miren Agur Meabe Derioko Udako Ikastaroan ikasle eta irakasle ibili zan. Handik lasterrera hasi zan idazten, eta Idatz & Mintz aldizkarian parte hartzen. Harrezkero hutsik egin barik kolaborau izan dau aldizkarian. Baina horrez ganera, beste lan batzuk be Labayrun argitaratu izan ditu, Uneka… gaba (1986) ipuin-bilduma eta Oi hondarrezko emakaitz (1999) poema.
Lekeitioko ekitaldi horretan Labayruko lagunak be egon ziran, berari laguntasuna adierazteko. Zorionak!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.