Labayru Gaur

0

Jon Mentxakatorre galdakoztarrak Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa izeneko lana egin dau Santi Onaindia bekaren bitartez. Gure herriko ahozkotasunaren transmisinoan izandako etena kontuan hartuta, egileak mitopoesia, edo guk lurpeko eremu horri emon izan deutsagun kontakizuna aztertu dau. Liburu mardulak urten dau, ale bitan argitaratua; alde batetik azterketa, eta bestetik testu-antologia.

Horixe aurkeztu dogu Zornotzako udaletxean abenduaren 5ean. Ainhoa Salterain alkateak eta Jon Artabe zinegotziak parte hartu dabe, bekaren onurak eta beragaz udalak daukan konpromisoa adieraziz. Ondoren, Igone Etxebarriak, Labayruko zuzendariak, erakunde bien arteko lankidetzaren emaitza dan liburu-bildumaren hamalaugarren alea dala gogoratu dau, euskal literaturako oinarrizko bibliografia osatzen dauela azpimarratuz. Horrez gainera, Jon Mentxakatorreren lana aurrerantzerako arlo horretan mugarri izango dala esan dau.

Horren ostean, Jonek berak azaldu dau bere lanaren ekarpena, eta gai hori aztertzeko izan eban motibazinoa.

Azkenean, aurtengo beka-deialdiaren irabazleak aurkeztu dira. Alex Gurrutxaga eta Lorea Jainaga dira, bien artean Lourdes Iriondoren literatura arloko ekarpena aztertuko dabe. Haren kantuko ‘ez gaude konforme’ erabilita, argi itxi gura izan dabe ez dagozala konforme erreferente hori hain ezezagun izateagaz, eta haren alderdi literarioa aldarrikatzeko gogoa erakutsi dabe. Hori izango da bildumako hurrengo lana.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.