Labayru Gaur

0

Munduenea Munduko ipuinen etxea ipuin-bildumak harrera itzela euki dau Larrabetzuko herri-eskolako irakasleen artean.

Larrabetzuko herri-eskolako Zuzendaritzak eskatuta, otsailaren 2an Larrabetzuko eskolan Munduenea aurkeztera joan gara. Ordubeteko saioa izan da eta Zuzendaritzako kideak, HH osoko irakasleak eta LHko lehenengo zikloko irakasleak bertaratu ziran, dozena batetik gora guztira.

Munduenea zer dan esateaz gainera, zergaitik egin dogun holango proiektua eta urtebeteko sortze-prozesu hori zelakoa izan dan azaldu dogu. Liburuak eroan doguz irakasleek ikusi ahal izateko eta, horrezaz gainera, ipuinetako bat ikusi eta entzun dogu, irakasleak produktuaren edertasunaz eta kalidadeaz jabetzeko.

Amaitzeko, Mundueneak eskolan zertan izan leitekean lagungarria komentau dogu: etorkin jatorriko ikasleentzako harrera-protokoloan txertatzeko, proiektuakaz lotzeko, bertako jaiakaz edota mitologiagaz alderatzeko, literatura eta irakurzaletasuna lantzeko, baloreak lantzeko…

Izan be, Mundueneakoak ez dira ipuin hutsak, mezu ezkutua daroen ipuinak dira: hurrean daukaguzan eta (geheinetan, gehienontzat) ezezagunak diran hizkuntzak eta kulturak agerian eta balioan jarten ditu, balore ederrak erakusten ditu eta euskerea eta umeak kulturen arteko zubi moduan aurkezten ditu. Eta, gainera, orain, Labayrun Munduenearentzako material osagarriak asmatzeko prozesuan gagoz, Munduenea are erabilgarriagoa eta gozagarria izan daiten.

Zeuk be munduko ipuinen etxera sartu gura dozu? Ezagutu eizu Munduenea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.