Munduenea ipuin-bildumak hamar ipuin ditu, munduko beste hainbat herritakoak. Orain bigarren sorta prestatzen gabilz, beste hamar kulturatako ipuinakaz osotuta.
Hassania (Sahel), turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko gaztelania eta nátuatl, kukama (Peru), japoniera, ingelesa, persiera edo farsi, eta Filipinetako tagaloa dira hurrengo bilduman sartuko diran hizkuntzak.
Ipuinen testuak honezkero aurreratuta dagoz, jatorriko hizkuntzan eta euskeraz. Oraingoan euskerazko moldaketa Yolanda Larreategik egin dau. Marrazkilariak dauka orain lanaren pisurik handiena, eta maketatzaileek.
Horrez ganera, audioak grabatzen hasi gara. Euskeraz Yolandak berak ipiniko deutse ahotsa, eta grabazinoak oso aurreratuta dagoz. Ganerako hizkuntzetan kasuan kasuko informanteak egingo dau grabazinoa. Eta horretan be hasita gagoz.