Labayru Gaur

0

Ahozko transmisinoa izan da kultura guztietan izaera eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi igaroteko bidea. Kasu honetan be, ipuinak eta kontakizunak erabili doguz kulturen arteko trukea egiteko. Beti be, euskera beste hizkuntzetako hiztunentzako zubi izanda.

Hementxe ipuin bakotxaren laburpentxoa.

  • Hitza hitz – A palabra é a palabra (galegoa)

Mouroak Galiziako lurpeetan bizi diran izaki erraldoiak dira, eta dohain bereziak daukiez. Uxio nekazariak tratua egin dau holango bategaz, baina berbea beteteko gai izango ete da?

  • Deabruaren zubia – El pont del diable (katalana)

Aspaldi, Isòvol herrian, iturrira joateko errekaren bestekaldera joan behar eben, baina zubirik ez. Egun baten, deabruak zubia eregitea eskainiko deutso Ponetari, arimaren truke. Onartuko ete dau tratua Ponetak?

  • Gizon aberatsa – اﯾﮏ اﻣﯾر آدﻣﯽ (urdua)

Ezbehar batek eroan dau ospitalera Pakistango gizon dotore bat. Han, baina, agirian geratu da zelakoa dan benetan gizona. Zer ezkutatzen dau?

  • Katu artistak – Les chats artistes (frantsesa)

Katu artista batek, Frantziako herri baten, jateko gura dauen guztia lortzen dau bere ikuskizunak eginez. Beste katu bat agertu da, ostera, eta hareri lekua kendu deutso. Euren artean inbidiak sortu dira. Zelan amaituko ete da katuen arteko liskarra?

  • Eid Al Fitr-eko opariaٕذٝخ ػٞذ اىفطش (arabiera)

Ramadana amaitzean islamiarrek egiten daben jaia da Eid Al Fitr. Ohikoa da orduan opariak egitea be. Gure hiru ahizta protagonistek eskuzabal jokatzeak zoriontasuna dakarrela ikusiko dabe.

  • Matsu, itsasoko jainkosa妈祖, 海上之神 (txinera)

Lin Moniang arrantzale familia baten bizi da Txinan. Gau baten amesgaiztoa izan dau: aita eta neba ontzian joan dira eta ekatx ikaragarria hasi da. Zer gertatuko ete da biharamunean izartukeran?

  • Dortoka zekenaIjapa olojukokoro (jorubera)

Nigeriako Oyo herrian, andra zahar bat oinez joian, buruan karga astuna hartuta. Txakurrak eta dortokak ikusi eben: txakurrak lagundu gura izan eutsan, dortokak ez, ostera. Zer ondorio jasoko dau animalia bakotxak?

  • Zoriontsu izateko gakoa – Caabi ngir am mbëkte (wolofera)

Zer behar da zoriontsu izateko? Hori galdetu deutso Senegaleko gazte batek aitari; eta harek, hitzez azaldu beharrean, ekintzez erakutsiko deutso.

  • Txilibitu magikoa – Fluierasul magic (errumaniera)

Udabarriko goiz baten, Karpato mendietan, Xuri bildotsak zeozer ikusi dau larrean dir-dir egiten. Hagaxka magikoa ete da? Ukuiluko abere-lagunek eta Mugur artzainak hori argitzen lagunduko deutsie.

  • Caipora (portugesa)

Amazoniako oihanean bizi da Caipora, neska indigena. Animaliak dira bere lagunik onenak. Bat-batean ezbehar bat izango dabe, ehiztari bategaz. Onik ateratea lortuko ete dabe?

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.