Labayru Gaur

0

Munduenea, Munduko ipuinen etxea II 6-10 urteko umeentzako ipuin-bilduma da eta bere helburu nagusia beste kulturek eta hizkuntza-aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da.

Munduko 10 hizkuntza aukeratu dira. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dukiezan hizkuntzak aukeratu dira bigarren bilduma honetako hamar ipuinetarako. Honeek dira: gaztelania (Mexiko), persiera (Iran), ingelesa (Ingalaterra), kukama (Peru), tagaloa (Filipinak), ukrainera (Ukraina), poloniera (Polonia), japoniera (Japonia), turkiera (Turkia) eta hassania (Mendebaldeko Sahara).

Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatuta, ipuin bat eskatu jaken. Ipuinok itzuli eta umeentzako produktua izateko itxura emon deutsegu. Horretarako, testuak eta esaldiak moldatu, marrazkiak, maketazioak eta abar asko landu dira. Ipuin-bilduma jatorrizko hizkuntzan zein euskeraz argitaratu da. Gainera, ipuin bakotxean erabilitako hizkuntzaren gaineko jakingarri batzuk sartu dira: ezaugarriren bat, munduan non erabilten dan eta hamar berbako hiztegitxoa.

Ipuinen ganeko informazino guztia munduenea.labayru.eus webgunean dago, eta audioak sarean entzungai dagoz.

Labayru Fundazioak sortu eta landu dau egitasmo osoa; bertatik egin dira koordinazino, produkzino eta zuzendaritza lanak. Baina bidelagun ugari behar izan doguz proiektua aurrera eroateko. Hasteko, lekukoak aitatu behar doguz, eurak bideratu deuskuez testuak eta eurek grabau dabe hizkuntza bakotxeko ahozko aldaera. Horrez ganera, Yolanda Larreategi idazlearen parte hartzea izan dogu, berak moldatu dauz testuak eta berena da euskerazko bersinoaren off-ahotsa. Marrazkiak Enrique Morenterenak dira, eta audioen grabazinoaren eta edizinoaren ardurea Ibai Zabala eta Mikel Gabiolarena izan da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.