Gaur goizean MUNDUENEA, Munduko ipuinen etxea ipuin-bilduma aurkeztu da Bilbon, BBK Gelako sarreran. Ekitaldia Igone Etxebarria, Labayru Fundazioaren zuzendariaren berbakaz hasi da. Bertan bildutako guztiei eskerrak emon eta egitasmo berezi honen nondik norakoak azaldu ditu.
Bere ostean parte hartu dabe Xabier Arauzo Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendariak, José Ignacio Rodríguez Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendariak, eta Jokin Azkue Jaurlaritzako HABEko zuzendariak. Izan be egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzak izan ditu.
Aurkezpenean egon dira egitasmo honetan zeregin desbardinetan kolaboratzaile izan doguzan lekukoak be. Eurak eta euren hurrekoak izan dira ipuinetan jasotako hamar kultura eta hamar hizkuntzetako ordezkariak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.