Labayru Gaur

0

2024. urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak emoniko diru-laguntzagaz, Naturaren gurpilean goaz izeneko ikus-entzunezkoa egin dogu.

Dokumentalak ordubete luzetxuko iraupena dauka eta oso-osoan euskeraz ekoiztu da. Zabalkundea eta gizarteratzea erraztu aldera, gaztelaniazko azpi-idatziakaz argitaratu da.

Ikus-entzunezkoaren ardatza gizakion eta naturaren arteko hartu-emona da, ze gaur egun izadiari lepoa emonda bizi garala dirudien arren, bere eranginpean garatu izan dogu mendez mende mundua ikusteko eta ulertzeko jakituria, eta naturaren eta lurraren zikloen arabera antolatu izan dogu bizimodua: bai lana eta bai atsedena.

Urteko zikloetan oinarrituta era askotako gaiak lantzen dira ikus-entzunezko honetan, lekukoen ahorik hara jasota: ilargiaren eragina arlo desbardinetan, landareen garrantzia (jatekoak, osabedarrak, toponimia…), artzaintza, urteko ospakizunak, siniskerak, bizimodu tradizionalean izandako aldaketak…

Aldaketak aldaketa, belaunaldiz belaunaldi jakintza metatzen joan gara, eta holantxe osatu da gure tradizinoa, etorkizunean aurrera egiteko beharko dogun zutabea. Horixe izan da lan honegaz zabaldu gura izan dogun mezua.

 

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.