Euskerearen Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak emoten ditu urtero euskerearen alde nabarmendu diran personak eta erakundeak omentzeko. Aurtengo Ohorezko saria Labayru Fundazioarentzat izan da, bere ibilbide osoan zehar euskereari eta euskal kultureari egindako ekarpenagaitik. Bizkaiko kultur arloan erakunde erreferentea dalako aukeratu dau epaimahaiak saridun Labayru.
Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak hartu dau saria, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiaren eskutik. Igonek saria eskertu dau, 50 urtetik gorako ibilbidea egin dauan erakundearen izenean, eta aurrera egiteko bultzada handia dala autortu dau.
Ekitaldi berean beste sariok be banatu dira:
-35 urtetik beherakoen poesiakoa, Oihane Zubero Garmendiari.
-Poesia saria, Harkaitz Cano Jauregiri.
-Ikus-entzunezkoetan, Aitor Baztarrika Ocari.
Ekitaldian Bizkaiko gizarteko arlo guztietako ordezkariek parte hartu dabe, Euskerearen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.