Zer dira mitoak? Zer siniskerak? Zer errituak?
Termino bakotxak eduki ezbardina adierazten dau, baina batzuetan nahastean erabilten doguz. Bakotxa zer dan edo zeri egiten deutsan aitamena ondo bereizteko, Jon Mentxakatorrek hitzaldia emon deusku. Banan-banan garandu ditu hainbat termino eta kontzeptu, batetik besterako mugea beti hain argia ez bada be.
Jon Mentxakatorre Mondragon unibersidadean irakasle dabil. Filosofian eta Euskal Filologian doktorea da. Aurten haren lan bat argitaratu dogu Labayrun mitologiari eta ahozko kontakizunei buruz. Euskal Filologiako tesi-lana izan zan, Amorebieta-Etxanoko udalak emoten dauen Santi Onaindia beka jaso ebana.
Han-hor-hemen argitaratutako ahozko ipuinetatik mitologiagaz lotutakoak batu eta sailkatu ditu. Lanak liburu bi ditu, bata saio teorikoak osotzen dau, bestea testu-bildumak.