Irailaren 14an Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkarteak egindako XXXIII. Biltzarrean parte hartu dogu. Aurtengo batzarra “Eleizaren artxiboak eta ondarea” izenburuagaz egin da, eta bertan Labayruk ondare immaterialaz daukan artxiboa eta horregaz egiten dogun lanaren barri emon dogu.
Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak prestautako aurkezpenean, Labayru noiz, zelan eta zertarako sortu zan azaltzeaz ganera, gaur egun Euskal Bibliotekan dagoan funtsaren barri emon dabe: liburuak, aldizkariak, kartelak, pegatinak, audioak, bideoak, argazkiak…
Artxibo hori, dana dala, ikerketaren pentsudan egiten da, haren osagarri eta lagungarri. Hari horretatik, ondareagaz lotuta egiten diran lanak azaldu dabez: gaiei eta herriei buruzko monografiak, unidade didaktikoak, ibilbideen ganeko bideoak… Helburua beti da batutako ondare hori gizarteratzea eta hurrengo belaunaldien eskuetan ipintea.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.