Labayru Gaur

0

Herri ondarea lantzen dogunetik, gure ardurarik handienetakoa da jakintza hori bergizarteratzea, transmisinoa ziurtatzea. Eta horretarako hainbat bitarteko erabilten ditugu. Oingoan, Bedian, herriko umeen udalekuetako jarduera baten parte hartu dogu, modu ludikoan herriko jakingarriak erakusteko.

Onditz Mendizabal monitorea Arratiako tranbiako txofer bihurtu da, Cosme, eta paradatik paradara tikeak emonaz, ibilbidetxu bat egin dabe, galderak eta frogak eginaz, tikeok irabaziz. Halan ikasi dabe eleizearen, udaletxearen, eskolearen eta plazako monumentuaren barriak; Bediakolearen izenaren esangurea; arbola motak; jolasak, boloak kasurako…

Horrez ganera, Arratiako tranbiaren panel handia ekarri zan, Caritas Arratiarena, eta umeentzat harrigarria izan zan ikustea Bediatik tranbia hori igaroten zala.

Umeakaz moduan, hurrengoan familientzako urteerea egingo da. Ibili, olgau eta ikasi. Jolastuz ikasi. Hori da helburua. Auzoak ezagutu, lekuan lekuko ohiturak, jolasak, etxeak… Gure herria asko be asko aldatu da eta aldatzen doa, eta garrantzitsua da jakitea gauzak nondik datozen, eta zergaitik diran gaur diran modukoak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.