Bizkaiko Foru Aldundiak urtero koordinetan dituan Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu ditu irailaren 18an. Urrian zehar, hilebeteko programa bete-betea egongo da, ondareagaz eta kultureagaz lotuta. Bizkaiko hainbat udal, alkarte eta erakunde batu dira programara. Sarean konsultau daiteke noiz zer dagoan, gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira eta: bideoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzezpenak, agerraldiak…
Aurtengoa hogeta hirugarren edizinoa dau Bizkaian Europa mailan eratuten dan jarduera honek. Aurtengo gaia hau da: Ondare immaterial bizia. Unescoren esanetan, belaunaldiz belaunaldi komunidadeek transmitidutako praktikak, adierazpenak, jakintzak edo teknikak osatzen dabe ondare immateriala. Ganera, ondare horrek identidade-sentimendua emoten deutsie komunidadeei: sormena eta gizarte-ongizatea bultzatzen ditu, ingurune naturala eta soziala kudeatzen laguntzen dau.
Adierazpenok, baina, bizirik egon behar dabe ondaretzat hartzeko. Ez dau balio orain dala hainbat denpora egiten zan erakustaldia, kasurako. Horregaitik, dantzak, jokoak, ohiturak egiten dabezanak eurak dira protagonistak.
Gai hori Labayru Fundazioak berenberegi lantzen dauen arloa da, eta horregaitik, aurtengo edizinoan Akaitze Kamiruaga, gure Herri Ondare ataleko burua, dabil parte hartzaileen aholkulari edukiaren aldetik.
Gura beste aukera dago hile osoan Bizkaiko edozein herritan edo auzotan gure kulturea ezagutzeko. Begiratu agendea bisitak ondo antolatzeko, hartu lekua, eta gozatu!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.