Labayru Gaur

0

Hileon ondareko egitasmoak beteteko grabazinoak egiten jo eta ke gabilz Bizkaiko hainbat herritan. Andren lanbideak itsasoagaz lotuta, Busturiko ermitak, Larrabetzuko eta Jatabeko baserriak, Bilboko ikastolen hasierako urteak, Sukarrietako toponimia, Berrizko industrializazinoa…

Era askotako gaiak landuko ditugu, gero liburu edo bideora ekarteko, lekuan lekuan izandako bilakaera erakusteko, beti be herritarren ahotik hartutako informazinoagaz osotuta.

Udako hileak dira grabazinoak egiteko egokienak, kanpoko irudiak hartu behar diranean batez be. Hori dala-ta, Bermeo, Lekeitiko, Ondarroa, Busturia, Larrabetzu, Sukarrieta eta gainerakoetan grabazinoak egiten gabilz bai lekukoei bai lekuenak, gero landu beharreko produktua egin ahal izateko.

Lan handia izan arren, ederra da jente hain ezbardina, hain jakintsua eta hain eskuzabalagaz behar egitea. Lekukotasunak jasotea da lehenengo pausoa, gero landuta gizartera barriro bihurtzeko, nondik gatozen hobeto ezagutu daigun.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.