Labayru Gaur

0

Joan dan barikuan, urriaren 22an, Orozkoko Zubiaurreko Donibane Aretoan Orozkoko errotarri-harrobiak izeneko liburua aurkeztu zan. Javi Castro eta Iñaki Garcia Uribe dira liburuaren egileak; biak Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kideak.

Liburua zortzi urteko lanaren ostean argitaratzen da. Egileek Bizkaiko bigarren udalerri zabaleneko bazter guztiak arakatu dabez harrobien eta gure errotetan alea eihoteko erabili izan diran errotarrien aztarnen bila. Bai Iñaki eta bai Javi mendizale amorratuak diranez, bilaketa nekeza izan arren, pozgarria be izan da eurentzat.

Ekitaldian ezin izan eban Javi Castrok parte hartu, baina Iñaki García Uribek liburua egin arteko prozesuaren barri zehatza emon eban. Egitasmo honetan 40 harrobi katalogau eta 195 errotarriren aztarnak aurkitu dira; beraz, Orozko, errotarri-harrobiei jagokonez, munduko rankingean hirugarren postuan dago.

Juanjo Hidalgo historialari eta arkeologoak, hitzaurrearen egileak, eta Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusiak be parte hartu eben aurkezpenean.

Labayru Fundazioa arduratu da obra euskaratzeaz eta argitalpenaren koordinazinoaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.