Labayru Gaur

0

Urriaren 16an, Orozkoko Donibane Aretoan egin zan Zuztarretatik Ahora egitasmoaren barruan aurtengo egin diran materialen aurkezpena.

Bertan alkartu ziran BFAren izenean Lorea Bilbao Kultura Ahalduna eta Ana de Castro Euskara Zuzendaria, egitasmo honetan parte hartu daben bederatzi udalerrietako zinegotzi eta alkateak, eta materialak garatu dabezan erakundeen ordezkariak.

Aurkezpen hirukotxa izan zan: umeentzako eskola-agendea batetik, zuztarretatikahora.com eta zuztarluze.com webgune barriak bestetik; eta amaitzeko, herri bakotxean egin dan ibilbide toponimikoaren bideoak.

Labayru Fundazioak bederatzi bideo egin ditu, herri bakotxeko bat, herriko ondarea zabaltzeko.

Aurkezpenean Orozkoko ibilbidea ikusteko aukerea izan zan. Ibilaldi horretan Erdi Aroko herritxuak erakusten dira. Ibarran hasita, Zaloa, Uribarri, Urigoiti, Aresketa eta Ugaldetik igaro ostean, barriro Ibarrara itzulita. Ibilbide biribila zentzu guztietan: paisaje ederrak, baselizak, errotak, baserri ikusgarriak, antxinaren arnasa bizigarria bazter guztietan…

Bideo honeen helburua, udal horreetako herri ondarearen transmisioa modu ludiko eta atsegin baten egitea da; eta ondare hori herritar guztien artean ahalik eta gehien zabaltzea. Bideootan era askotako informazioa erakusten da: toponimia, ohiturak, herriko bizimodua, herriko bazterrak, denporaren joanean izan diran aldaketak… Azken baten herrien lehena eta oraina ezagutzeko aukera ederra emoten deuskue.

Bideoak zuztarretatikahora.com webgunean ezeze, Labayru Fundazioko Youtubeko kanalean be ikusgai egongo dira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.