Durangoko Azokako ekitaldien artean, Deiak eta Noticias Taldeak Ander Manterola eta Labayru Fundazioari gorazarrea egingo deutse abenduaren 5ean. Egun horretarako ‘Ortzadar’ gehigarri berezia aterako dabe Ander Manterolaren ibilbidea eta Labayru Fundazioaren ekarpena gogoratuz.
Ortzadar sari hau euskal sortzaileen obrak eta ibilbideak goratzeko sortua da eta urtero persona bat omentzen dabe.
Ekitaldia Kurutzesantu Museoan izango da (Kurutziaga kalea, 38, 48200 Durango), abenduaren 5ean, zapatua, eguerdiko 13.00etan.