Abenduaren 1ean aurkeztu da Muxikan, Pedro Mari Goikoetxeak idatzitako liburua, Oscar Elgezabal: Bizipenak eta pasadizuak. Oscar Elgezabal aurreko belaunaldiko txirrindularia izan da; baina ez hori bakarrik, enpresa-gizona, futbol bultzatzailea, nagusien alkartearen arduraduna…
Bizi betea dauka, gizon onaren entzuteaz ganera. Pedro Mari Goikoetxea kazetariak beragaz ordu asko egin ditu barriketan, bizitzako atal ezbardinen ganean, eta liburuan ahozko estilo hori agiri-agirian dago.
Familiaren jatorritik hasita, umetako kontuak, gaztetakoak eta beharrekoak aitatzen dira liburuan, guztiz atsegin esanda. Horri gehitu behar jako hainbat eta hainbat argazkigaz jantzita datorrela liburua, hainbat atseginago egiteko.
Labayru Fundazioak argitaratu dauen liburu hau, Pedro Arrutiren laguntasuna euki dau, eta baita Muxikako Udalarena be.
Aurkezpenean, Oscarren belaunaldiko txirrindulariak, gaurko txirrindulari gazteak, familiakoak eta herriko lagunak batu dira, aretoa guztiz bete arte.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.