Ikasturtea hasi zanetik euskerako eskolak emoten gabilz Peñascal kooperatibaren zentroetan. Egitasmoa Bilboko Udaleko euskera sailak bultzatutakoa da.
Guztira 15 talde osotu dira, 170 bat ikaslegaz. Ikasleok gehienak gazteak dira, 16 urtetik gorakoak. 10 irakasle dabilz eskola horreek emoten.
Ikasleek ikasketa mota asko egiten dabez: dendaketa, ostalaritza, egurra, elektrizidadea, klimatizazinoa… eta proiektuka ikasten dabe. Garrantzi handia emoten deutsie, ganera, lan kooperatiboari batzuk besteei lagunduz. Euskerako eskolak euren proiektuetan txertatuko dira, beti be ikasten daben arlora zuzenduta.
15 taldeok honetara banatzen dira: 1 Labayruren egoitzan Boluetan emoten da; 4 Montañon daukien egoitzan; eta 10 Boluetan Peñascalek daukan egoitzan.
Talde batzuen ikastaroak urte osokoak dira, eta besteak lehenengo bi hiruhilekoetan emotekoak.
Egitasmo honek beste adar bat izango dau gure lexikografia arloagaz lotuta. Izan be, Peñascalen ikasketa-programa zabala daukie, eta adar bakotxerako hiztegi espezifikoak prestatzeko akordioa egin dogu. Ikasleok lanbidean euskera erabili ahal izateko bitartekoak emotea da helburua, ahozkoak zein idatzizkoak. Beraz, egitasmoaren adar biak horretara bideratuta dagoz.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.