Labayru Gaur

0

Alberto Santana euki dogu gaur Labayrun bertako beharginentzat prestakuntza-saioa egiteko. Gure ondareko egitasmoen artean hainbat gai jorratzen ditugu, tartean baserriei buruzkoak. Alberto aditua da baserrien gaian, besteak beste tesi doktorala horretaz egin eban eta.

Saioa hasteko, zahartzat daukaguzan baserrien prehistoria azaldu dau. XV-XVI. mendeko baserriak zahartzat daukaguz, baina horreetarikoek sarritan aurretik beste bizitza-aldi luze-luzea daukie, nekez ezagutzen dana. Aldea edo kabaina ziraneko garaira eroan gaitu, eta ordutik eta Erdi Aroaren amaierarako ibilbidea erakutsi deusku, hainbat argibide, irudi eta azalpenen bitartez.

Bizkaiko baserrietara mugatu da gehien bat, nahizta adibideetan Gipuzkoa eta Nafarroakoak be aitatu. Azkenengo urteetako aurkikuntzak, suaren edo sua egiteko lekuaren iraupena, aldian aldiko teknologiak egokitzea, etxeak egiteko ereduak nondik hartutakoak diran, tolareak, upategiak… Argibide eta jakingarri interesgarriak emon ditu, agirian ikusten danaz ganera barrurago begiratzen ikasteko.

Saioa labur geratu jaku, eta hurrengo baten jarraitzeko geratu gara tipologiak aztertzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.