Kulturartekotasuna kontzeptua gero eta gehiago erabilten dogu, baina zer dan badakigu? Zer dago horren atzean?
Bistan da gero eta kultura eta hizkuntza handiagoa daukaguzala gure artean, edozein lekutan. Hori ondo islatzen da eskolan nahiz herrietako plazetan. Baina zelan jokatu beharko geunke holango egoeretan?
Horren barri azaltzeko etorri da gurera Amelia Barquin irakaslea, gai horreri buruzko gako batzuk aurkezteko. Gu konturatu barik be, era batera jokatzen dogu beste herrialde bateko itxurea hartzen deutsagun jenteagaz. Gure erreakzinoak, ganera, ezbardinak dira itxurea zelakoan dan.
Alkarri begiratzeko moduaren ganeko gogoeta egin dogu, adibide praktikoen bitartez, hainbat alkartek eta erakundek emondako datuakaz ganera. Sarritan gure aurreretxiak ez datoz bat errealidadeagaz, baina guk hatakotzat jotzen ditugu.
Amelia Filologia Hispanikoan doktorea da eta Mondragon Unibersidadeko Hezkuntza Zientzien Fakultadean Kulturarteko Hezkuntzako irakaslea. Generoa, immigrazinoa, kulturartekotasuna… aztergai ditu hainbat argitalpen, hitzaldi eta antzekotan.
ELEA ikerketa-taldeko koordinatzailea da, gainera, ardatz honeen inguruan lanean diharduela: Kultura-aniztasunaren tratamendu inklusiboa hezkuntza-sisteman, kultura arteko eta balioetan oinarritutako hezkuntza, herritartasunerako hezkuntza.
Ikuspegia eta begirada zabaltzeko saio guztiz interesgarria izan da, hainbat egitasmotan erabilgarri izango duguna.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.