Labayru Gaur

0

Joan dan astean, ekainaren 14an, saio bikotxa egin dogu Labayruko beharginok. Alde batetik, Linkedin sarea erabilteko prestakuntza saioa, eta bestetik beharginen urteko batzarra.

Prestakuntza saioa sare hori erabilten ikasteko, eta Labayrura lotuta gehiago erabilteko egin zan. Burutu enpresako Josu Bergara ibili zan irakasle, sarearen balioak, erabilerak eta gainerako gorabeherak azaltzeko.

Beste alde batetik, urte erdira helduta, urtero beharginok egiten dogun batzarra euki genduan. Gure jardueren barri emon zan bertan, arlorik arlo zertan gabilzan, hemendik urte amaierara zer zeregin dagoan aurreikusita, diru kontuak zelan doazen… Bakotxaren ekarpenak egiteko orduan atera ziran idea batzuk, aurrera begira lantzeko modukoak.

Danok alkartzeko eta tarte bat konpartiduteko be bada batzar hori. Horregaitik, amaitzeko, kopaua konpartidu genduan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.