Labayru Gaur

0

Kultura bakotxak bere ohiturak eta errituak daukaz, eta horreexen bila gabilz aurten, baina gure artean. Aurten sei kulturatako alkarteek eta biztanleek egiten dabezan jaien ganeko lana egiten gabilz. Munduenea ipuin-bilduma argitaratu genduanetik kulturartekotasunari lotutako egitasmoak lantzen gabilz.

Egunotan Ramadan aldia egin dabe islamiarrek. Horren barri hartzeko egunotan hainbat hartu-emon eta grabazino egin doguz, komunidade horreetako kideakaz: arduradunak, Ramadan bitartean afariak emoten laguntzen daben boluntarioak, afaltzeko alkartzen diranak…

Baina egun handia Eid al Fitr da, aurten apirilaren 21ean, Ramadan aldia amaitzen daben eguna. Bilbon Miribillan alkartu dira komunidade horretako kideak euren ospakizuna egiteko, gero etxeetan jarraitzeko. Jai handia eta garrantzitsua da eurentzat, eta han egon da Labayruko ekipo handia jaiaren nondik norakoak jasoten hurrengo egitasmoan erakusteko: zer dan, zergaitik egiten dan, zelan bizi daben horretan parte hartzen dabenek…

Honezkero holako jaiak gure jaiak be badira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.