Aurrera doa munduko ipuinen bigarren bilduma, Munduenea II. Hamar ipuin batuko doguz beste hainbat herrialdetakoak, bakotxa jatorriko hizkuntzan eta euskeraz. Oraingoan honeek dira: hassania, turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko nátuatl jatorrikoa gaztelaniaz, Peruko kukama, japoniera, ingelesa, persiera edo farsi eta Filipinetako tagaloa.
Umeei zuzendutako ipuinotan herrialde bakotxaren ezaugarriren bat agertzen da, euren hizkuntzan egiteaz gainera. Helburua alkar ezagutzea da, ipuin-kontalariok gure artean bizi diralako. Kulturen arteko zubia izatea da egitasmo honen helburua.
Irakurteko liburuaz gainera, entzuteko aukerea be badago, izan be egunotan ahozko grabazinoak egiten gabilz. Euskerazkoak egin eta ostean, orain hizkuntzaz hizkuntza jasoten gabilz. Grabazinook danon eskura egongo dira gero, eta liburuetatik bertatik sarbidea emongo da errazago lotzeko testua eta entzungaia.