Abenduaren batean, euskerearen egunaren ospakizunakaz batera, aurkeztu zan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean Sopelari buruzko ondare ibilbidea: Sopela: ikusiago eta maiteago, itsasoz eta lehorrez.
Bertan alkartu ziran Udaleko ordezkariak: Leire Basauri zinegotzia eta Aitzol Riol euskera teknikaria; bideoan parte hartu daben lekukoak: Bene Markaida eta Juanita Garai; eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.
Aurkezpenean egoteko modurik euki ez eben arren, bideoan Jon Agirre geologoa eta Mikel Begoña historiadorearen testigantzak be jaso dira.
Bideoa sarean eskegita dago, bai Udalaren web-orrian eta bai Labayruko Youtubeko kanalean. Bertan ikusi leiteke Sopelak daukan ondare etnografikoa, historikoa, geologikoa, toponimikoa… Danok lotzen dogu Sopela itsasoagaz eta kostaldeagaz, baina bideoaren izenak berak adierazten dauan moduan, udal honek zer ikusi ugari dauka barrukaldean be. Ikatzaren plaia izenaren zergaitia, kostaldearen ezaugarri geologikoak, burdin-hesiaren nondik norakoak, Fraidemendiko munarrira egiten ziran prozesinoak, eta askoz gehiagoren barri izango dogu bideo honetan.
Ibilbide biribila da, udaletxean hasi eta udaletxean amaitzen dana. Hamaika kilometroko luzera dau baina txiri-txiri edozeinek egiteko modukoa da.
Erduze Sopela ezagutzen, merezidu dau eta!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.