Aurtengo proiektuen artean Sukarrietako toponimia aztertu dogu, bai etxeen izenak bai lekuenak, toponimia nagusia esaten dana. Hori Sukarrieta itsaso eta lehor. Toponimia de Sukarrieta izeneko liburura ekarrita aurkeztu dogu abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan.
Leku-izenak informazino emoile handiak dira, izenok sarritan leku horren barri emoten dabe, dala zertarako erabilten dan, dala zer dagoan bertan, jabeen izenak, lanbideak eta abar. Hori dana artxiboetan arakatu dogu lehenengo, bai fogerazinoetan bai Aldundiko artxiboan dagoan hainbat dokumentazino aztertu dogu, denporaren joanean agiriotan jasotako izenak aterateko.
Horrez ganera, herritarrei be galdetu deutsegu, ze sarritan ahoz izenok laburtuta edo aldatuta erabilten dira, eta forma hori be jasotea garrantzitsua da.
Informazino guztiori da liburuan datorrea, auzoka antolatuta. Argazkiak be hainbat sartu dira, oraingoak asko eta iraganekoak beste batzuk.
Aurkezpenean nahiko jente batu zan, eta ekarpenak be egin ebezan.