Hasi da iraileko teknikarirako ikastaroa, eta honezkero erdira helduta dago. Ikastaro laburra da, trinkoa, aste bikoa, saioak goizez eta arrastiz eta zapatu goizean dituena.
Aurten 15 ikasle batu dira, danetariko profilekoak: euskal filologiako ikasleak, euskaltegietako irakasleak hizkuntzan sakondu guran, itzultzaileak birziklatu nahian… Oro har, euskalgintzan lanean ibili nahi dabenak, bai euskera planak egiten enpresetan edo administrazinoetan, bai erakundeei Bikain lortzen laguntzen, bai langile euskaldunak trebatzen euren lana euskeraz egiteko.
Ikastaro horren barruan hainbat gai lantzen dira, batez be euskereari lotutako legeriagaz lotutakoak, jakiteko euskaldun moduan ze eskubide daukagun, eta teknikari moduan noraino heldu geintekezan gure zereginetan.
Ikastaroan teoria ezeze, alderdi praktikoa be asko lantzen da. Teoria azaldu bai, baina eskoletan ariketa asko egiten dira. Eta amaieran proiektu praktiko bat aurkeztu behar da, taldeka egindakoa, benetako teknikari baten lanera hurreratzeko, ziurtatzeko barneratu dabela ikasitako guztia.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.