Labayru Gaur

0

Tereza Lochmann Txekiar Errepublikako artista bat da, azkenengo aldian Frantzian eta Madrilen bere proiektuak burutzen dabilena. Artista bisuala da, batez be egurrezko neurri handiko grabatua lantzen dau. Hurrengo egitasmoetarako gizakiak eta animaliak lotzen dituen manifestazinoak aztertzen dabil. Horretan, alderdi estetikoa ezeze, alderdi antropologikoa be sartzen dala-ta, Labayrugaz harremanetan jarri da. Atzo euki genduan bere bisitea Derion, eta inauterien eta jolasen inguruan jardun genduan.

Inauterietan hartzak, antzarrek, oilo-oilarrek, azeriak, zaldiak parte handia euki izan dabela komentau genduan. Jolasetan be bai, lehenagoko bizimoduan orain baino gehiago. Interes handiagaz hartu eban esandakoa, eta aurrerantzean be konsultak egiten etorteko aukerea zabalik geratu zan.

Hurrengo proiektuetan arrakasta izatea opa deutsagu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.