Labayru Gaur

0

Joan dan hiruhilekoan trebatze-eskolak emon doguz Gasteizen, Lehendakaritzako egoitzan. Guztira 45 ikasle ibili dira gure eskoletan, danak Lehendakaritzako beharginak, 3 laguneko taldetan banatuta, beti be kontuan hartuta ikasleen maila eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna (B2, C1 eta C2).

Trebatze-saioen helburuak euskerazko sorkuntza bultzatzea, ikasleak horretarako motibatzea eta eguneroko lanerako laguntza emotea izan dira. Trebatze-saiook eskolak dira, irakaskuntza arloan sartzen dira, baina aldi berean oso lotuta dagoz erabileraren normalizazinora bideratutako planakaz, erabilera hori handitzeko eta hobetzeko. Gehienetan enpresetan eta beharlekuetan emoten dira, ikasleen lanetara eta preminetara egokituta.

Labayru Fundazioko trebatzailea Izaskun Gisasola izan da, eta ikasleen aldetik balorazinoa oso positiboa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.