Aurreko edizinoetako dinamika berberari jarraituta, bideo-lehiaketa bat antolatuta emon deutsagu amaierea Botabaren laugarren edizinoari. Horretarako, ekimenaren azkenengo asteetan, haize freskoa hartzera joan, popatik hartzen bota eta antzeko esakune kolokialak proposatu deutseguz gure jarraitzaileei, honeek modurik originalenean irudikatu daiezan, eta hainbat izan dira euren bideoak Instagramera igo dabezanak Iphone 12 minia eskuratzeko asmoaz.
Oraingo honetan, saria Bilbora joan da, izan be, @jonanjonan75 erabiltzaile bilbotarra izan da danetan originalena. Haize freskoa hartzera joan esamoldearen erabilerea nor eta etxeko txakurra aktore-lanetan ipinita erakutsi deusku.
Hainbat esamolde, sari eta bidelagun BotabaUnibertsoan
Ekainetik abendura bitartean 75 esamoldetik gora proposatu doguz @botabaunibertsoa-n, era guztietako jolas eta ariketen bitartez. Erregistro kolokialerako aberasgarriak baizen erabilgarriak izan leitekezan baliabide linguistiko ugari eskaini gura izan doguz, hiztunek modurik natural eta entretenigarrienean eskuratu daiezan. Horixe izan da ekimen honen helburu nagusia.
Sari ederrak banandu doguz astean-astean bideratutako erronka, zozketa eta lehiaketen bidez, eta horretarako, euskal kulturako hainbat arpegi ezagunen laguntasuna euki dogu, euren artean, Alex Sardui, Itziar Atienza, Julian Iantzi eta Ainhoa Etxebarria, besteak beste, lekuan lekuko esamoldeen erabilerearen barri emoteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.