Labayru Gaur

0

Labayruko Udako Ikastaroak 52. edizinoa dau aurtengoa. Txiri-txiri aurrera doan egitasmoa da.

Aurten txanda bi egingo dira, azkenengo urteetan egin dan moduan. Boluetan eta Colon de Larreategin bananduta, sei gazte-talde dabilz oingoan euren mailak beteten. 

Ikastaro trinkoak dira, aste bikoak, zapatu eta guzti. Egunean sei eskola-ordu egiten dabez astegunetan, eta lau zapatuetan.

Eskaintza zabala da, halandaze, batzuk bizkaiera ikasten dabilz; beste batzuk, ostera, batua.

Holako ikastaroetako ikasleak gehien baten gazteak dira, ikasturtea amaitu eta jarraian maila bat aurreratzeko aprobetxetan daben ikasleak.

Bigarren urtez jarraian pandemiaren eraginpean emon behar izan ditugu eskolak. Horrek esan gura dau segurtasun-neurriak zorrotz jagon eta bete behar ditugula; hau da, ikasleen arteko tarteak, sartu-urtenak, garbitasuna, aireztapena… Dana kontuan hartuta gabilz, ia nahikoa dan.

Hamabostaldi honetako ikastaroa amaituta, uztailaren lehenengo hamabostaldian beste bat egongo da, eta hori Bilbon ezeze Derion be egingo da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.