Labayru Gaur

0

Urrian egiten dira Aldundiak koordinautako Ondarearen Europako Jardunaldiak. Programa horren barruan, Labayruk udaletarako egindako lanak aurkeztu izan dira.

Alde batetik, Busturian ikusentzunezko bat aurkeztu zan ume-jokoei buruz, Ostu-ostuka eta txopinka. Herriko liburutegian hainbat jente batu zan ekitaldirako, bai bideoa egiten lagundu daben barri-emoileak, bai bestelako herritarrak. Izan be, olgetako moduak aldatzen doaz belaunaldirik belaunaldi, eta horren barri emoten da bideoan.

Zamudion baserrien katalogoa aurkeztu zan. Hiru hitzalditan azaldu zan, alde batetik toponimiaren garrantzia; bestetik, herriko baserrien tipologia eta ezaugarriak; eta azkenik, herriko baserri guztien katalogoa, irudi banagaz ezaugarri oinarrizkoak azalduta. Horra be hainbat herritar batu ziran, zapatu goizean.

Eta Zornotzan Bizkargiri buruzko ikusentzunezkoa aurkeztu zan Zornotza aretoan. Ia berrehun lagun alkartu ziran, Bizkargik herrian daukan loturearen erakusgarri. Bakotxarentzat gauza bat da Bizkargi, baina danak daroe bihotzean. Horrek erakarrita, ia ordubeteko dokumentala gustura ikusi eben, oso harrera ona euki eban. Horren ostean alkarrizketa bat egin zan.

Egitasmook ondare immaterialagaz lotuta dagoz. Oso garrantzitsua da halakoak egitea ondare hori ezagutu daiten, hurrengo belaunaldiei transmititzeko be.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.