Labayru Gaur

0

Ikasturte barria hasteko, Colon de Larreategin daukagun egoitza barriztau egin dogu. Alde batetik etxea osorik pintau dogu, bestetik gelen erabilerak aldatu eta egokitu egin ditugu, eta azkenik ikasgelak atondu edo apaindu.

Honezkero hamalau urte joan dira Colonen beharren hasi ginanetik, eta jakina, apaindu beharra etorri jako. Beste alde batetik, gelarik handiena irakasleak batu eta alkartu ahal izateko moduan ipinteko helburuari heldu deutsagu, bat egiteko lekua euki daien.

Ikasgelak, ostera, mahai-aulki egokiak erabilita, talde mota ezbardinak hartzeko moduan ipini ditugu.

Barri itxurea dauka danak, gozatzeko moduan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.