Labayru Gaur

0

Gaur urtea agurtzeko bazkaria egin dogu Labayruko liburutegian laguntzera etorten diran boluntarioakaz. Euskodok taldeko lagunak astero astero ibilten dira liburutegiko funtsak osatzen, ordenatzen, gordeten eta falta diran hutsuneak beteten. Lan itzela egiten dabe, bestela egin ezingo geunkena.

Horrez ganera, miresgarria da inguruan sortzen daben giro ona, lagunartekoa, konpartitzekoa, kantuan eta dantzan ibilten ohituta dagozanen poztasunagaz.

Hori eskertzeko, urte amaierako bazkaria egin dogu Derion. Aspaldiko partez talde ederra batu gara; ez danak halanda be, eta gogoan izan ditugu etorri ez diranak.

Opari moduan, euretako bik, Luis Angel Gaintzak eta Jose Luis Orbek, batutako dokumentazinoagaz osotutako liburua banatu dogu, inprentatik hara etorrita. Bilbon diktadura garaian izandako dantza taldeei buruzkoa da. Egun pozgarria izan da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.