Labayru Gaur

0

Gaur, urriaren 30ean,  Hizkuntzen kudeaketa-praktikak partekatzeko 4. topaketa izan dogu, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskalitek antolatuta.

Labayru Fundazioko Normalizazino Arloa hainbat erakunde publiko zein pribaturen bidelagun da, euren erakundeetan euskerea sustatzen, euskera planak kudeatzen edota Bikain Ziurtagiria eskuratzeko laguntzen.

Hori dala-ta, urtero lez, Labayru Fundazioko ordezkari bat egon da gaurko topaketan, beti gustatzen jakulako egunean egotea eta ikasten jarraitzea, euskerearen normalizazinoaren inguruko barrikuntzei buruz. Gainera, aurten, poz eta harrotasun bereziagaz joan gara, gure bezeroetako batek, Cáritas Bizkaiak, euskerearen normalizazinorako praktika on biren aurkezpena egin dauelako: “Bideratzaile-sarea” eta “Xuxurlatzailea”.

Bideratzaile sarearen bidez, modu sistematizatu baten eta aplikazino baten bidez, hizkuntza erizpideak maila idatzian beteten dirala ziurtatzen dabe. Eta xuxurlatzailearen figuraren bidez, batzarrak euskeraz egin ahal izatea ziurtatzen dabe, erdaldunei xuxurlatzaileak bat-bateko itzulpena eskainita.

Zorionak, Cáritas Bizkaia, gaur hainbat erakunderentzako idea-iturri agertu zarielako; eta urte askoan jarraitu daigula Cáritas Bizkaian alkarregaz euskerea hauspotzen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.