Labayru Gaur

0

Galdakaoko Udalak aitortza egin deutso Jesus Eguzkitza Eguzkiri, azaroan Euskaltzain Ohorezko izendatu ebela-ta, euskerearen aldeko bizitza osoko ibilbidea eskertzeko. Eguzki Arrazolakoa da izan, baina Galdakaon bizi da aspaldian eta herritartzat hartu dabe omenaldi honetan.

Beragaz batera, ekitaldi berean herriko beste hiru Euskaltzain Urgazleak be omendu dabez: Manu Etxebarria, Asier Bidart eta Nagore Etxebarria.

Laurak ditugu etxeko Labayrun. Eguzki eta Manu aspaldiko laguntzaileak ditugu, eta Asier eta Nagore Labayruko beharginak izandakoak.

Ama hizkuntzaren eguna dala-ta, Galdakaoko Udalak udaletxera konbidatu ditu lau euskaltzainok, Iñigo Hernando alkatea buru dala, euskerearen alde egindako ibilbidea aitortzeko. Udalaren esker ona adierazteko, alkateak zilarrezko haretx hosto bat emon deutsie, eta bakotxak berba batzuk esateko aukerea euki dabe.

Udaleko arduradunak, senideak eta lagunak alkartu dira ekitaldian, aretoa bete-bete egin arte. Zorionak!!!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.