Euskeraz egindako tesirik onenak saritzeko sortu zan Koldo Mitxelena saria, aurten zazpigarren edizinoa egin dauena. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren artean kudeatzen daben sari honetan, aurten Eneko Zuloaga saritu dabe Artearen eta Giza Zientzien arloan. Hilaren 13an egin eben sari-banaketa ekitaldia.
Enekoren lanaren gaia: Mendebaldeko euskerearen azterketa dialektologiko-diakronikorantz. Mendebaldeko euskerea aztertu dau dialektologiaren alderditik. Guztira 74 tesi aurkeztu dira, bost jakintza-arlotan banatuta.
Unibersidadera salto egin aurretik, Labayrun behar egin eban urte batzutan Enekok, herri-ondareko arloan. Orduan hainbat euskalduneri alkarrizketak eta grabazinoak egiteko aukerea euki eban. Horrez ganera, Litterae Vasconicae aldizkarian parte hartu izan dau, bere ikergaiagaz zerikusia dauken artikuluakaz (13, 15, 17 zenbakiak).
Ikasle-denporan erreferente izan dituan irakasleak, berak aitatutakoak, gure ingurukoak dira danak: Iñaki Sarriugarte Basauriko institutuan; Juan Manuel Etxebarria, Adolfo Arejita eta Jabier Kaltzakorta Deustuko Unibersidadean.
Zorionak, Eneko, bide oparoa opa deutsugu.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.