Labayru Gaur

0
Joserra Onandia, Fredi Paia eta Jon Peli Oleaga. Derio, 2019.

Joserra Onandia getxotarrak jasoko dau aurten Getxoko udalak emoten dauen Argia Ereiten Euskera Saria. Joserrak euskerea ikasteko eta euskeraz biziteko dauen jarrera nekaezina autortu gura deutsie sari horren bitartez. Izan be, erretiroa hartu eta ostean hainbat euskaltegitan ibili eta erabilerea sustatzeko udalerriko euskera eragileek eta alkarteek prestautako ekimen askotan parte hartzen dau.

Eta ez herrikoetan bakarrik, Labayru Fundazioaren laguntzailea dogu Joserra, hutsik egiten ez dauena Fundazioaren batzar nagusira nahiz beronek eratutako beste jarduera askotara be, normalean Jon Peli Oleaga lagun eta euskalzale sutsuagaz batera.

Gizon apala da eta, saria pozik hartu badau be, hunkituta agertu da. Berarentzat euskera ikastea eta euskeraz bizitea gozagarria da eta gustau egiten jako.

Onandiak bizitzan zehar euskerea ikasteko hainbat ahalegin egin ditu. Orain 13 urte kontratista (Construcciones Onandia) lanean erretiroa hartu ebanean, serio hartu eban bere lehenengo zaletasuna dalako. AEK, Jose Antonio Agirre ta Lekube eta udal euskaltegietan ibili da eta baita Labayrun be, bizkaierea ikasteko.

Horrez ganera, berba egiten ikasteko praktikak egin gura ditu eta horrek Berbalagun taldeetan eta Mintzanet programan, atzerriko berbalagunakaz euskeraz egiteko, parte hartzera eroan dau.

Getxoko Udalak atondutako Sariaren XII. edizinoaren ekitaldia Muxikebarrin egingo da azaroaren 17an.

Zorionak Joserra!!!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.