Abenduaren 23an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak jakinazo dau Arte Ederren Merezimenduaren 2016ko Urrezko Dominak nori emongo deutsazan. Hogeta bat sarituen artean dago Leopoldo Zugaza (Durango, 1932).
Leopoldo kultur eragilea da, erakunde eta kultur alkarte asko sortutakoa, eta beste hainbeste argitalpenetan.
Labayru Fundazioan hasiera-hasieratik dago, presidente be izan zan 1989an eta Ohorezko laguntzailea da; Eusko Ikaskuntzako Ohorezko kidea; hainbat erakunde eta egitasmoren sortzailea da: Euskerazaleak Alkartea, Gerediaga Alkartea, Kurutziaga ikastola, Durangoko Azoka, Ederti, Leopoldo Zugaza Editor argitaletxea, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Zarautzko Photomuseuma.
Oraindino be ekinean jarraitzen dau, euskal bibliografia osotzen, erakusketak prestatzen, argitalpenak egiten…
Lehenago be hartu izan ditu sariak, adibidez Bizkaiko Foru Aldundiak emondako Andrés de Mañaricúa saria, Durango Uria, eta azken urteetako beste batzuk, Durangoko Azokaren sortzaileei egindako errekonozimentua eta Sabino Arana Fundazioarena kasurako.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.