Miren Agur Meaberi Poesiako Sari Nazionala emon barri deutsie, Nola gorde errautsa kolkoan liburuagaitik. Zorionak, bihotz-bihotzez, Miren Agur! Ondo merezitako saria.
Miren Agur gazte-gazterik hasi zan idazten, ipuinak, narrazinoak eta poesia. Gazteentzat eta helduentzat idatzi izan dau. Ibilbide luze horretan hainbat sari irabazi ditu, azkenengo hau (oraingoz) gailen dauela.
Udako Euskal Ikastaroa eta Magisterio Derion ikasi ebanetik euki dau loturea Miren Agurrek Labayrugaz. Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta aldizkariaren hasiera-hasieratik parte hartu izan dau bertan, eta gaur arte ia ale guztietan argitaratu dau bere ekarpenen bat. Horrez ganera, aldizkariak eratzen eban literatur-lehiaketan be hartu eban sariren bat edo beste.
Aldizkarian argitaratutako narrazinoakaz Galburua bilduman agertu zan Uneka gaba liburutxua (1988), eta geroago Idatz & Mintz aldizkariaren gehigarritzat argitartu eban Oi, hondarrezko emakaitz! poema-sorta (1999). Urte askotako lotura hori dala-ta, asko be asko poztu gara Labayrun sari barri honegaz.
Literatura barru-barrutik bizi dau Miren Agurrek, era guztietako adierazpenetan. Lehenengo idatzietatik itzelezko ibilbidea eta bilakaera egin dau, ganera. Sari honek idazle heldu baten poema-liburua saritu dau, bide horretan ondutako personearena.
Alkarrizketaren baten berak esan dauen moduan, baztertutako lanari emon deutsie saria: andrazko batek idatzi, poesia genero marginalean, eta hizkuntza gitxitu baten idatzitako lanari.
Edozein kasutan, irakurgai zoragarria, sakona itxi deusku idazleak. Irakurleon esku dago orain behar dauen bidea emotea.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.